Bakearen Kulturaren alde egindako lanagatik aintzatespena. Elxeko Udala

Reconocimiento ayuntamiento de Elche

Elxeko Udaleko Garapen Lankidetzarako Zinegotzigoak Gernika Gogoratuz aintzatetsi du memoria historikoaren esparruan Bakearen Kulturaren alde egindako lan guztiagatik.

1948ko abenduaren 10ean berretsitako Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala ospatzeko ekitaldia abenduaren 16an egin zen Elxeko Biltzar Zentroan, eta Gernika Gogoratuzeko zuzendari Maria Oiangurenek hartu zuen parte.

Galan zehar, “Visit Guernica” Kanpainaren audio bat entzun zen. Bertan, 1937ko bonbardaketaren izugarrikeria eta haren ondorioak azaldu ziren, eta baita adiskidetzan eta bakearen kulturan oinarritutako etorkizun berri bat eraikitzeko bertako biztanleek erakutsitako ausardia ere.

Reconocimiento ayuntamiento de Elche