Albisteak

webinar cabo delgado

ESKERRIK ASKO CABO DELGADORI (MOZAMBIKE) BURUZKO WEBINAREAN PARTE HARTU ZENUTEN GUZTIOI

Link honetan, atzo Cabo Delgadoko (Mozambike) matxinada militarrari eta erresistentziei buruz egin zen webinarra berrikusi ahal izango duzue. Ekitaldi honetan Boaventura Monjanek (kazetaria eta aktibista soziala), Isabel Casimirok (CEA/Universidade Eduardo Mondlane – UEM), Liazzat Bonatek (Department of History/University of the West Indies – UWI), Terezinha da Silvak (Feminista eta Giza Eskubideen aldeko aktibista) y Yussuf Adamek (CEA/Universidade Eduardo Mondlane – UEM) hartu zuen parte.

Webinarra UPV/EHUko Hegoa Institutuaren Globalizazioa eta Garapena Masterraren baitan egin zen.

Cabo Delgado Gatazka egoeran dauden Lurraldeak proiektuko azterketa-lurraldeetariko bat da.