Albisteak

Jornadas de cultura y paz de gernika 2022

GERNIKAKO KULTURA ETA BAKEAREN XXXII. JARDUNALDIEN EGITARAUA DONOSTIAN

Gernikako Kultura eta Bakearen XXXII. Jardunaldien egitaraua aurkezten dizuegu. Apirilaren 26an eta 27an izango dira Donostian.

EGITARAUA DONOSTIAN

Apirilak 26


Zuzenbide Fakultatea EHU Ibaetako campusa. Donostia

Europar Batasunari buruzko hitzaldiak

Badirudi Europar Batasunak atzean utzi dituela Agenda 2030 eta Nazio Batuen erakundearen Bakearen, Demokraziaren eta Giza Eskubideen aldeko konpromisoak bere ekintzaren eta kanpo-politikaren erdigunean kokatzen zituen balio liberalak, eta errealismo politikoaren eta Batasunaren eta bere Estatu kideen interesen defentsan oinarritzen diren ekintzen alde egin du. EUROPAGUNE, EHUGUNE eta GERNIKA GOGORATUZen jardunaldi hauetan, aldaketa geopolitiko berriak eta Europar Batasunak Ukrainako gerran eta Afrikako kontinentearekin dituen harremanetan duen zeregina jorratuko dira.

15:30 – 19:30h.
Geopolitika eta EB-Afrika harremanak: migrazioak eta gatazkak

· TOMBES DE SORRA “HONDARREZKO HILOBIAK” dokumentala eta hizketaldia Hibai Arbide kazetariarekin, Muzungu ekoizpenak.
· Bakearen eraikuntza eta giza eskubideak. Europar Batasunak Afrikan egin dituen migrazio-politiken krisiaren inguruko gogoeta feministak, Itziar Ruíz-Giménez, GEAko eta Madrileko Unibertsitate Autonomoko irakaslea.
· Gerra eta bakearen eraikuntza Cabo Delgadon, Mozambiken. Europar Batasunaren eginkizuna Teresa Cunha, CESeko ikertzailea. Coimbrako Unibertsitatea.

ELKARRIZKETAK: Jokin Alberdi, EHU eta Gernika Gogoratuz.

Apirilak 27


Zuzenbide Fakultatea EHU Ibaetako campusa. Donostia

Europar Batasunari buruzko hitzaldiak

10:30 – 14:00h.
Geopolitika. Europar Batasuna eta Ukrainako gerra

· Ukraina, dirudiena baino konplexuagoa den gatazka. Hibai Arbide. Kazetaria, Muzungu ekoizpenak.
· Europako gizarteen indarkeriazkoa ez den ekintza eta erresistentziak Ukrainako gerran, Ana Villellas, Escola Cultura de Paueko ikertzailea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.
· “EBren harrera-politika XXI. mendean, Afganistandik Ukrainara” Víctor Pozas, Hegoa, EHUko irakaslea eta LGEA OEEko aktibista.
· Generoa, Bakea eta Segurtasuna, María Villellas, Escola Cultura de Pau, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikertzailea eta Espainiako WILPFeko zuzendari ordea.

Aurkezlea: Maria Oianguren, Gernika Gogoratuz.