Albisteak

HIMMELSTAUSCH – ZERU-TRUKAKETA Berlineko zeruak Gernikako zerutik hegan

2019ko irailaren 21ean, Burgoseko Oteo aerodromotik aireratu ondoren ‘Berlin Sky’ pankartak 6 minutuz baino ez zuen hegan egin. Ipar haizea beharko zukeen baina sartu zen haize gutxia hegoa zen. Gainera, beroak eta hezetasunak motorraren potentzia moteldu egin zuten. Thomas Hennig pilotuak, haren Robin 400ekin, ezin zuen Angulo mendilerroa gainditzeko besteko altuerarik irabazi eta pankarta laster batean askatu behar izan zuen. Oihala askatasunez joan zen beherantz eta Michael Klantek, Oier Plazak eta Wolfgang Spitzek 5 kilometrotara ibaian gora berreskuratu zuten.

‘Berlin Sky’ pankarta Oteo aerodromotik (Burgos) aireratu ondoren, 2019ko irailaren 21ean (Argazkia: Michael Klant)

No Comments

Post a Comment

+ 76 = 80