Alienum phaedrum torquatos nec eu, vis detraxit periculis ex, nihil expetendis in mei. Mei an pericula euripidis, hinc partem.
 

Albisteak

HIMMELSTAUSCH – ZERU-TRUKAKETA PROIEKTUAN LANEAN

Irailaren 21ean, NBEren Bakearen Nazioarteko Egunean, Berlineko zeru zati batek Gernika eta inguruan egingo du hegaz.

Hegazkin batek, 100m2 inguruko pankartan, Berlineko zeruaren irudia zabalduko du Gernikako zeruan, azkenean bertan jaurtiko da eta lurrera erortzean forma ikusgarriak erakutsiko ditu.

Abuztuaren 27tik irailaren 5era, Michael Klant, artista alemaniarra, Damaris Pan, EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea, Angela López, Astrakoa eta Maitane Azurmendi, Gernikako “Lobak” elkartekoek,  pankarta margoztuko dute Berlineko zeruari ateratako argazki baten arabera.

Astra eraikuntzan izango da, arma fabrika izanikoa eta gaur egun Kulturarako fabrika soziala.