Alienum phaedrum torquatos nec eu, vis detraxit periculis ex, nihil expetendis in mei. Mei an pericula euripidis, hinc partem.
 

Albisteak

La Embarcada Artivista. Alex Carrascosa, Gernika Gogoratuz y el Museo por la Paz de Gernika

“ITSASORATZE ARTIBISTA” GOGORATZEN DUGU. ARTEAREN ETA BAKEAREN ALDEKO KONPROMISOAREN BIDEZ EGINDAKO IBILBIDE BAT.

Itsasoratze ArtibistaGernika Gogoratuz Bakearen aldeko Aztertegiak eta Gernikako Bake Museoak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Bakearen Itsasargiarentzat antolatutako ekimena da, gaur egungo erronka zibil, sozial eta ekologikoen aurrean arteak egin ditzakeen ekarpenen inguruko ikerketa-ekintza prozesu bezala sortua.

Orain, proiektuaren topaketak gidatu zituzten tokiko zein nazioarteko mugimendu sozial eta aktibisten lan-ildoak eta esperientziak biltzen dituen liburua kontsulta dezakegu formatu digitalean.

Irudizko ontzi batean itsasoratzen gara, hiru itsas zakar nabigatzeko:

  • Eskubide eta Ardura Zibilen itsasoa
  • Giza Eskubide eta Arduren itsasoa
  • Ingurugiroarekiko Eskubide eta Arduren itsasoa

Eta abian ipiniko gara honako helize eta lemarekin: ‘artibismoa’ edo indarkeriarik gabeko baliabide sortzaileen bitartezko aktibismo sozial eta politikoa.

Bost jarduera motek xedatu zituzten “Itsasoratze Artibistaren” norabidea, maniobrak eta jitea.

  1. Elkarrizketa Biribil sortzaileak hiritarren eta pertsona edo kolektibo artibisten artean. Biribil bakoitzak 3 ordu iraun zuen.
  2. Laborategi Saioak, Biribiletara gonbidatutako kolektibo edo pertsonek inspiratuta. Bertan zenbait premia sozialei ekin genien dinamika parte-hartzaile baten bitartez. Dinamika honek elkarrizketa prozesuak, taldeen auto-antolakuntza eta hiritar interbentzioen prototipoak biltzen zituen egitura artistiko batean. Laborategien iraupena 6-8 ordukoa izan zen.
  3. Hiritar Ekintzak. Laborategi Saioetako parte-hartzaileek batera diseinatuta eta programatuta.
  4. Erakusketak, singladura denetan zehar sortutako material guztien bilduma. Arpilleren erakusketa (Balmaseda, Gernika-Lumo, Donostia) eta oraingo amaierako erakusketa hau.
  5. Forumak.

 

Editoreak / Editores:
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa
Fundación Museo de la Paz de Gernika
Liburuaren kordinatzailea / Coordinadora del libro:
Iratxe Momoitio Astorkia
Copyright:
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika Gogoratuz Fundazioa eta autoreak
Bilduma:
Museoak, Bakea eta Giza Eskubideen Bilduma IV
“Itsasoratze artibista” ekimenaren kordinatzaileak / Coordinadores de la iniciativa “La embarcada artivista”:
Alex Carrascosa (Artibista eta ekimenaren kordinatzailea)
Iratxe Momoitio Astorkia (Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa)
Maria Oianguren Idigoras (Gernika Gogoratuz Fundazioa)

Erakunde honen dirulaguntzari esker / Gracias a la ayuda de:
Donostia. Capital Europea de la Cultura 2016.

ISBN: 978-84-945379-1-2 D.L: BI-118-2017