Albisteak

congresso IBÉRICO DE ESTUDOS AFRICANOS

JOKIN ALBERDI AFRIKAKO IKASKETEN KONGRESU IBERIARREAN IZANGO DA, UZTAILAREN 8AN LISBOAN

AFRIKAKO IKASKETEN KONGRESU IBERIARRAK 11. edizioa izango du aurten, eta Jokin Alberdik esku hartuko du aurtengo programan. Hain zuzen ere, «Afrikako Mugikortasunak Mundu Globalean: Historia eta memoriak, herentziak eta berrikuntzak» aurkeztuko du. Kongresua uztailaren 6tik 8ra egingo da Lisboako Unibertsitateko Letren Fakultatean.

Jokin Alberdi Gernika Gogoratuz erakundeko presidenteak uztailaren 8an parte hartuko du. «Cabo Delgadoko (Mozambike) gerrako nazioarteko erantzun konbentzionalen aurkako erresistentzia komunitarioak: azterketa-esparru berriak arakatzen» gaia landuko du, auzi hori ari baita ikertzen Gatazkan dauden Lurraldeak proiektuaren esparruan.

AFRIKAKO IKASKETEN KONGRESU IBERIARRAREN helburua da topaketa, truke eta eztabaidarako gune bat sortzea Afrikako Ikasketen esparruan Iberiar penintsulako eta nazioarteko ekoizpen akademikoari buruz. Honako gai hauek jorratuko dira, besteak beste: etnizitatea eta identitate-sorkuntzak eta -birkonfigurazioak, giza eskubideak, pertsonen trafikoa, genero-gaiak, garapen-kontzeptuak eta -politikak, eraldaketa ekonomikoak, autoritatea eta botere politikoa erabiltzeko modu anitzak, indarkeria eta gerra, ingurumen-aldaketak eta haien inpaktuak, berrikuntzak, baldintzatzaileak eta zentzumenak, eta natura. Auzi horiekin batera jorratuko dituzte, orobat, migrazio-fluxuak eta -kadentziak, hiri-dinamikak eta espazioaz jabetzeko prozesuak, eta arrazakeriaren eta xenofobiaren iraupena eta gogortzea; ildo horretan, azterketa-esparru horrek berea duen diziplina anitzeko izaera oso kontuan izanik jorratuko dituzte arazo horiek, eta gizarte-prozesuon norainoko historikoa ere landuko da.