Albisteak

KOLONBIAKO CAUCAKO GIZA ESKUBIDEEN DEFENDATZAILEEN HILKETA GAITZESTEN DUGU

Gernika Gogoratuzetik gaitzesten dugu Maria Ovidia Palechor, Yanacona herriaren buruzagi eta giza eskubideen defendatzailearen eta James Edimer, bere lan komunitario eta baserritarragatik errekonozitua hilketa, eta Kolonbiako estatuari exijitzen diogu joan den irailaren 1ean bere etxean gertatutakoa argitzea.

Gure elkartasuna eta besarkada helarazi nahi dizkiegu haien familiei, haien komunitateari eta Kauka Eskualdeko Indigenen Kontseiluari (CRIC).

María Ovidia Palechor eta James Edimer Kaukako komunitateen giza eskubideen defentsan aritu ziren, eta funtsezko zeregina izan zuten antolakuntza-prozesuetan, bai eta La Pedregosa korrejimendu eta bake-lurralde gisa aitortzeko prozesuan ere.

Bereziki gogoratzen dugu María Ovidia Palechor-ek AIPAZen «Giza eskubideen defendatzaileen eginkizuna Bake Akordioen ezarpenean eta Kolonbian bakea eraikitzeko prozesuan» txostena prestatzen parte hartu zuela. Txosten horretan Bakearen Kulturaren Fundazioak eta Gernika Gogoratuzek ere kolaboratu zuten.

Txostena Kolonbian giza eskubideen defendatzaileek egiten duten lana dokumentatzeko eta ikusarazteko helburuarekin garatu zen. Horretarako, defendatzaileen beren bizipen eta lanaren testigantzak jaso ziren; haien ahotsik gabe txostena ezinezkoa izango zatekeen.

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.