Pete T. Cenarrusa saria

Premio Cenarrusa Gernika-Lumo

Idahoko (Ameriketako Estatu Batuak) Euskal Kulturarako Cenarrusa Fundazioak 2021eko saria Gernikako alkate den Jose Mari Gorroñori eman zion, «memoria historikoaren alde egindako lanagatik, gobernu onarekin erakutsitako konpromisoagatik eta Foru Hiriaren hazkunde politiko, kultural eta sozioekonomikoari eskainitako dedikazioagatik».

Epaimahaiaren arabera, alkatearen “euskara, kultur adierazpena eta euskal nortasuna eta giza eskubideak babestu eta sustatzen” izan duen “enfasia” baloratu zen. «Bere lana beti izan da Foru Hiria leku atseginago eta modernoago bihurtzera bideratua, baina bere nortasuna galdu gabe eta bere ondarerik handiena memoria historikoa dela ahaztu gabe».