Busturialdea-Urdaibai eskualdeko ikuspegi integrala. Ramón Zallo Elgezabal, Rosa De La Asunción Sanz eta Xabier Arana Eiguren

Busturialdea-Urdaibai eskualdeko ikuspegi integrala. Ramón Zallo Elgezabal, Rosa De La Asunción Sanz eta Xabier Arana Eiguren

Lurraldera eta bertan bizi den gizartera hurbiltzeko diziplina arteko begiradak

Argitalpen hau Busturialdea-Urdaibairen gaineko ja- kintzari begira ekarpen garrantzitsua da. Eskualdea ezagutzen duten pertsona adituen begirada zorrotz eta konprometituak jasotzen ditu, oso lausengarria ez den argazki bat erakusten dutenak arlo ekonomiko, sozial eta ingurumenekotik so: nekazaritza, arrantza eta in- dustriaren sektoreen egonkortzea; turismo masibo batek eragindako ingurumen-mehatxua, eskualdeari mesede urria ekarriko diona; langabezia eta lan-prekarietatea gazte eta emakumeen artean; lurzorua eta etxebizitza eskuratzeko zailtasun gero eta handiagoak; komuni- tate etorkinak gizarteratzeko eragozpenak eta txirota- sun-poltsen eta gizarte-bazterkeriaren ikusezintasuna; nortasun eta kultura-ondarearen galera; uren kutsadura, defizit hidrikoa eta monolaborantza basogintzan; plan- gintza aldakorra eta garapen ekonomikoari begirako baterako estrategia falta; lidergorik eza, eta komunitate eta instituzioen arteko komunikaziorik eza.

Eskualdearen erretratu honen aurrean, lurraldean da- goeneko badiren gaitasunak indartu eta solasaldi deliberaziozko baten espazio sozialki inklusiboagoak artikulatzearen alde uste osoko apurtu irmoa egiten da, iraunkortasunean eta gizarte-justizian oinarritutako plan estrategiko partekatu eta alternatiboak irudikatu, adostu eta abian jartzeko lagungarri izango direnak, instituzioekin komunikazioa mantenduz.

AURKIBIDEA

HITZAURREA. Jokin Alberdi Bidaguren
UDAZKENAK BUSTURIALDEAN. Xabier Arana Eiguren

A. BEGIRADA EKONOMIKOA. Ramón Zallo Elgezabal
BUSTURIALDEA-URDAIBAI, BIDEGURUTZE SOZIOEKONOMIKOA
1. BEGIRADA BAT EKONOMIA JASANGARRIAREN IKUSPEGITIK
2. EGOERAK, INDARGUNEAK ETA AHULEZIA SOZIOEKONOMIKOAK
3. HAMAR DILEMA ETA EGON DAITEZKEEN AUKERAK

B. BEGIRADA SOZIALA. Rosa De La Asunción Sanz
1. BIZTANLERIA
2. ESKOLA-JARDUERA
3. GENERO-DESBERDINTASUNA
4. ETXEBIZITZA: EGOERA
5. INGURUMENAREN EGOERA

C. SOZIOINGURUMEN BEGIRADA. Xabier Arana Eiguren
EMAITZEN AURKEZPENA FORMATU ERRAZEAN
1. LURRALDEA, POPULAZIOA, ETA NATURA- ETA KULTURA-ONDAREA
2. NATURAREN ABERASTASUNA ETA INGURUMENAREN FUNTSEZKO BALIABIDEAK
3. INGURUMENAREN EGOERA
4. SOZIOEKOSISTEMEN IKUSPEGIA
5. NATURAREN ZERBITZUAK ETA GIZA ONGIZATEA
6. KULTURA-PAISAIA
7. KLIMA-ERRONKA
8. INGURUMENAREN GOBERNANTZA
9. ONDORIOAK

D. BEGIRADA ESTRATEGIKOA. Xabier Arana Eiguren
ADMINISTRAZIO PUBLIKOAK SUSTATUTAKO PLANAK ETA JARDUERAK (2000-2020)
1. PLANGINTZA PUBLIKOA
2. PLANGINTZA INTEGRALA
3. INGURUMEN ARLOA
4. KULTURA ARLOA ETA EUSKERA
5. ARLO EKONOMIKOA
6. ARLO SOZIALA
7. LURRALDE ANTOLAMENDUAREN ETA AZPIEGITUREN ARLOA
8. PLANGINTZA IKUSPEGI INTEGRALA
9. GOBERNANTZA HORIZONTALA
10. ONDORIOAK
11. DOKUMENTU ERREFERENTZIAK
I. ETA II. ERANSKINAK

STOCK-EN ESKURAGARRI
PREZIOA: 15€
Jasotzean ordaintzeko.

Interesdunak harremanetan jartzeko:
info@gernikagogoratuz.org

Argitalpen hau Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren (AVCD-Elankidetza), Gernika-Lumoko Udalaren, Gernika-Lumoko Kultur Etxea Fundazio Publikoaren, Gernikatik Mundura elkartearen eta Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Ikerketarako Elkartearen finantzaketari esker egin da.

Xabier Arana Eiguren, Rosa de la Asunción Sanz y Ramón Zallo Elgezabal

 

 

GERNIKA SAREA BILDUMA

Bildumaren zuzendaria: María Oianguren Idigoras.
Argitaratze-koordinazioa: Mercedes Esteban.
Azaleko irudia eta piktogramak: goikipedia.

Diseinua eta maketazioa: eMeriel.

2021

Depósito legal: BI 02192-2021
ISBN: 978-84-09-37316-1

Date

July 2022

kategoria

Gatazka egoeran dauden lurraldeak