Albisteak

Tailerra: Urdaibaiko Eskualdeko Argazkia

TAILERRA: URDAIBAIKO ESKUALDEKO ARGAZKIA

Datorren martitzenean, azaroaren 10ean, 18:00etatik 20:00etara, UPV/EHUko plataforma digitalaren bidez egingo dugun tailerrera gonbidatu nahi zaitugu.

Honetan, Urdaibaiko etorkizunari buruz pentsatzen jarraitu nahi dugu zurekin batera. Horretarako, berriz ere zuen laguntza izatea espero dugu, talde eragilea osatzen duten UPV/EHUko irakasle eta hainbat gizarte-erakundetako kideek lantzen eta osatzen ari diren diagnostiko sozioekonomikoei eta eskualdeko garapen-planei buruzko ideiak eskaintzeko eta zuen ekarpenak egiteko.

Horrela, tailer honetan hurrengo adituen aurkezpenak izango ditugu:

  • Eskualdeko irudi eta erronka sozioekonomikoak: Ramon Zallo Elguezabal: Ekonomialaria, Euskal unibertsitateko irakasle emeritua
  • Eskualdeko irudi soziologikoa: Rosa de la Asuncion Sanz: Soziologoa, genero berdintasunean aditua
  • Eskualdeko gizarte- eta ingurumen- irudia eta erronkak: Xabier Arana Eiguren: Urdaibaiko eragilea

Oraingo honetan ere zure parte hartzea espero dugu!

Emon izena hemen