Albisteak

solasaldia urdabai zizurkil

URDAIBAI OREKA BIZIAN FILMAREN ZINE-FORUMA ZIZURKILEN

Urdaibai Oreka Bizian dokumentala aurkeztuko da martxoaren 12an, Zizurkilgo Fraisoro Nekazaritza Eskolan (Gipuzkoa).

Zine-foruma nekazaritza eskolako ikasleei zuzendua dago, bereziki nekazaritza eta abeltzaintza produkzioan espezializatutakoei. Horrela, beren kezkei buruz, egungo ingurumen egoerari buruz eta garapen iraunkorrerako aukerei buruz hitz egiteko aukera izango dute.

Urdaibai Oreka Bizian dokumentala “Gernikatik Mundura” GGKErekin batera aurkeztutako nazioarteko lankidetza proiektuaren barruan dago, “Gatazkan dauden Herrialdeak”. Proiektua II. Fasean dago – Bizi-iraunkortasunari buruzko narratiben sendotzea eta prozesuetarako bide-laguntza (020 – 2021).

Gernika Gogoratuzeko Jokin Alberdi, Gernikatik Mundurako Sara Nicholson eta Ortutik Ahora elkarteko Sergio Gonzalez bertan izango dira.

urdaibai solasaldia