Albisteak

PAZ Y LA CONVIVENCIA EN FLORENCIA, COLOMBIA

BAKEA ETA ELKARBIZITZA, KOLOREZ JANTZITA FLORENCIAN (Caquetá, Kolonbia)

Gatazkak eragindako dozenaka pertsonak parte hartu dute Caquetá egiaren Batzordeak bultzatutako prozesu eder honetan, Gernikatik Mundura eta Gernika Gogoratuzek lagunduta, bakearen eta bizikidetzaren kultura biziberritzeko eta sustatzeko helburuarekin.

2020ko abenduan, Caquetako Egiaren Komisioak ideia berrartu eta espazioa hamaika mezu eta kolorez jantzi dute, herrialdeko hainbat kolektiboekin batera eremu publiko honi bizia eman diote. Gatazkatik kaltetutako hainbat jende batu zituzten (umeak, gerrilleroak eta militarrak izandakoak, emakume bortxatuak…) eta eurekaz arte prozesu bat egin dabe bizikidetza ehuntzeko. Talde bakoitzak egia, bakea, bizikidetza eta etorkizunaren inguruan hausnartu eta sormena landu dute. Orain, pertsona bakoitzaren ekarpenak Florenciako leku ahaztu hori esperantzaz jantzi dute.

Florencian (Caquetá, Colombia) hirian paseatzeko eremuak oso urriak dira. Kaleetan kotxe eta gurdiak, dendak, tabernak eta jatetxeak dira nagusi, baina ez da eremu publikoa goxo bizitzeko espazio zabalik… kilometrotxo hau izan ezik. Florenciaren erdialdean dagoen korridore hau zuhaizkak eta esertzeko bankuak dituen eremu bakarra da. Orain dela urte asko, Kolonbiako Ideasur Fundazioak eta Gernika Gogoratuz, Alex Carrascosa-gaz batera, eremu publiko honi bizia ematera abiatu ziren, proiektuaren bitartez bake kultura eta bizikidetza goxotuz. Prozesu partehartzaile batetik abiatu eta kulturartekotasuna oinarri zuen Totem hau sortu zuten. Hainbeste urte pasa ostean, Totem hori kolorea galtzen joan zen, grisa eta desitxuratuta geratu arte.