Albisteak

Cristina Narea en Astra Iluntzeak

“BIREN” TALDEAK EMANALDIA EGINGO DU ASTEAZKENEAN GERNIKAN, ASTRA ILUNTZEAK PROGRAMAREN BARRUAN

Bilgune Sareak Biren taldearen kontzertua antolatu du uztailaren 28rako, Gernikan uztailaren 7tik abuztuaren 25era egingo den Astra Iluntzeak programaren barruan.

Asteazkeneko egitaraua hasteko, Gernikatik Mundura erakundearen 11 izpi proiekturako horma-irudi bat egingo da; ondoren, Ondarroako “Biren” taldearen emanaldia izango da, eta euren abesti propioak zein bertsioak eskainiko dituzte.

Sarek, Bilgune Sareak (Gernika Gogoratuz, Gernikatik Mundura eta Ideasur) eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak antolatu dute ekitaldia.

Programa Astra Iluntzeak. Gernika