Albisteak

Documental sobre Paz “Can Art Stop a Bullet? William Kelly’s Big Picture”

“CAN ART STOP A BULLET? WILLIAM KELLY’S BIG PICTURE” DOKUMENTALAREN ONLINE AURKEZPENA

Azaroaren 29ean Bakeari buruzko dokumental hau ikusteko aukera izango dugu: “Can Art Stop a Bullet? William Kelly’s Big Picture”. Europa osoan emango da, 18:00etan (6pm, Europa Erdialdeko ordua), Fan Force TV plataformaren bidez.

William Kelly Australiako Archive of Humanist Art erakundearen sortzailea da, eta urte asko daramatza Gernika Gogoratuz elkartearekin lanean. Bakearen aldeko artista eta aktibista hau munduan zehar ibili da artearen eta giza kontzientziaren arteko erlazioa aztertzen, eta film honen bidez bere bideari jarraituko diogu.

Testuinguru global horren barruan, Kellyk “Can Art Stop a Bullet?” galdera egin die nazioarteko 30 artista ospetsuri baino gehiagori, hala nola Martin Sheen aktorea, A.C. Grayling, John Keane, Nick Ut eta Rama Mani doktorea. Honela deskribatu dute dokumentala: “arteak giza esperientziari zentzua emateko eta etorkizun hobea eraikitzen laguntzeko daukan boterearen argazki eta lekukotza ederra”.

Dokumentalak arrakasta handia izan du munduko hainbat lekutan, hala nola New Yorkeko jaialdietan edo Houstoneko Nazioarteko Zinema Jaialdian. Gainera, hainbat esparrutan aipatu eta eman dute, hala nola Genevako Nazio Batuetan, Suitzako Nazioarteko Zinema Jaialdian, APOX Zinema Jaialdian (Kroazia) eta Richmondeko Nazioarteko Zinema Jaialdian (Virginia, AEB), beste batzuen artean.

Lotura honetan aurkituko duzu dokumentalaz gozatzeko informazio osoa.