Alienum phaedrum torquatos nec eu, vis detraxit periculis ex, nihil expetendis in mei. Mei an pericula euripidis, hinc partem.
 

Albisteak

premio_rene_cassin_2019

FEDERICO MAYOR ZARAGOZAK JASOKO DU GIZA ESKUBIDEEN 2019KO RENÉ CASSIN SARIA

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Elkarbizitza eta Lankidetza saileko Idazkaritza Nagusiak Giza Eskubideen 2019ko René Cassin saria emango dio Federico Mayor Zaragozari, Bakearen eta Giza Eskubideen arloan egindako lanagatik. Ekitaldia abenduaren 10ean izango da, 12:00etan, Lehendakaritzaren Gasteizko egoitzan. Iñigo Urkullu lehendakaria izango da buru.

Federico Mayor Zaragoza UNESCOko Zuzendari Nagusia izan zen 1987 eta 1999 urteen artean; Zibilizazioen Aliantzaren lider izan zen, kulturen arteko elkarrizketa eta lankidetza sustatzeko xedez; eta Heriotza Zigorraren aurkako Nazioarteko Batzordeko buruetako bat ere izan da.