Albisteak

euskaraldia 2025

PARTE HARTUZ EUSKARALDIA 2025

Aurten ere Euskaraldia 2025ean parte hartuko dugu. Erakunde gisa, uste dugu asko dugula esateko eta egiteko euskararen biziberritzean; horregatik, parte hartzeko konpromisoa hartu dugu.

Aurtengoa laugarren edizioa izango da, eta 2025eko maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo da.

Ariketaren helburua da hizkuntza ohiturak aldatzea -euskaraz gehiago hitz egiteko- eta hizkuntza aukeratzeko orduan ditugun inertziak astintzea.

Gernika Gogoratuzetik animatu nahi zaitugu Euskaraldian parte hartzera, belarriprest edo ahobizi izanda!