Albisteak

BAKEAREN LURRALDE ETA HIRIEN MUNDUKO III. FORO

AIPAZ ELKARTEAK BAKEAREN LURRALDE ETA HIRIEN MUNDUKO III. FOROAN PARTE HARTU DU

Gernika Gogoratuz Aipaz elkartearen zuzendaritza batzordeko kidea da. Elkarte horrek hiru hizlari proposatu ditu Bakearen Lurralde eta Hirien Munduko III. Foroaren saioetarako.

Carmen Magallónek “Covid y construcción de paz” izeneko saioan parte hartu zuen, urriaren 6an, 15:00etan. Carmen Magallón Zaragozako SIP Fundazioko presidentea da (Seminario de Investigación para la paz). Bakearen aldeko Ikerketaren Espainiako Elkarteko (AIPAZ) Zuzendaritza Batzordeko kidea da. WILPF España elkartearen Ohorezko presidentea, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligaren atala (Women’s Internacional League for Peace and Freedom). Institutuko katedraduna eta bakearen kultura, zientzia eta generoan aditua.

Gainera, urriaren 7an, 16:30ean, “Mujeres, cultura de paz y no violencia” izeneko saioan, Ouided Bouchamaoui egon zen, 2015ean Bakearen Nobel Saria jasotakoa. Ouided Bouchamaouik Industria, Merkataritza eta Artisautza arloko Tunezeko Konfederazioa (UTICA) zuzentzen du 2011tik. 2013tik Tunezeko Elkarrizketa Laukote Nazionalean parte hartu zuen, eta horregatik jaso zuen erakundeak Bakearen Nobel Saria 2015ean. 2014an, Ouided Bouchamaouik Oslo Business for Peace irabazi zuen, UTICAn egindako lanagatik.

Saio horretan bertan egon zen Joy Ada Onyesoh, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligako presidentea (WILPF). Joy Ada Onyesoh Azterketa Transformatiboen arloko Doktoretzarako ikerketak egiten ari da, eta LLB Zuzenbidean titulua lortzeko ikasten. Bakearen eta Askatasunaren aldeko Nazioarteko Ligako presidentea da Nigerian, eta Women for Skill Adquisition Development and Leadership Organization erakundeko zuzendari exekutiboa.

Izen-ematea doakoa izan da.
Saioak Youtube eta Facebook bidez eman dira eta 90 minutu inguruko iraupena izan dute.