Alienum phaedrum torquatos nec eu, vis detraxit periculis ex, nihil expetendis in mei. Mei an pericula euripidis, hinc partem.
 

VIII JARDUNALDIAK: ANTIMILITARISMOA ETA MEMORIA HISTORIKOA.

2020ko azaroaren 20an

VIII JARDUNALDIAK: ANTIMILITARISMOA ETA MEMORIA HISTORIKOA.

jornadas antimilitaristas gernika 2020

Antimilitarismo eta Memoria Historiko Jardunaldien VIII. edizioak “Arma autonomoak debekatzeko bidean: gerrarik gabeko mundua posible al da?” gaia jorratuko du “Stop Killer Robots”-en (Robot Hiltzaileak Debekatzeko Kanpaina) partaidetzarekin. Ekitaldia Gernika Gogoratuz, Gernikatik Mundura, Ideasur eta Stop Killer Robots-ek antolatzen dute eta datorren azaroaren 20an ospatuko da Astran, iraganean arma fabrika izatetik, egun, udalerriko fabrika soziokulturala bihurtu dena.

Aurtengo hizlarien artean Roser Martínez eta Joaquín Rodríguez izango ditugu, biak arma autonomo hiltzaileak debekatzeko (LAWS) egin duten ikerketa, argitalpen eta lanagatik, eta estatu mailan “Stop Killer Robots”kanpainako arduradunak izategatik sarituak izan direnak.

Gainera, edizio honetan armen merkataritzan, armagintzaren finantzaketan, armen eta garapen militarraren ikerketa eta garapena (I+G) atzerrian, eta abarren ikerketan lan egiten duen Centre Délas per la Pauko Tica Font ere izango dugu.

Programa Rodrigo Méndezek, Kolonbiako Diplomatuak, Joseba Sanzek, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformakoa, eta Iban Zalduak, Euskal Herrian indarkeriaren eta errepresioaren inguruko azken 20 urteak jorratzen dituzten 42 istorioren idazleak, osatzen dute.

Programa

9.30-10.00. Harrera eta Jardunaldien aurkezpena. MARÍA OIANGUREN, Gernika Gogoratuz Elkarteko Zuzendaria.

10.00-10.30. Arma autonomoen eta giza eskubideen arteko dilenmak. TICA FONT, Delàs per la Pau Zentroa.

10.30-11.00. Stop Killer Robots Kanpainaren aurkezpena. ROSER MARTÍNEZ eta JOAQUÍN RODRÍGUEZ, UABeko Zuzenbide irakasleak eta kanpainaren arduradunak espainiar estatuan.

11-11.30. Arma autonomoei aurre egiteko mugimendu bakezalea. RODRIGO MÉNDEZ, Kolonbiako Diplomatikoa eta Gobernantza Masterreko ikaslea (UPV/EHU).

11.30-12.00. Descanso

12.00-12.30. 50 ordu Bahrirekin: arma-trafikoa eta protesta-mobilizazioak Bilboko Portuan. JOSEBA SANZ, Gerra Hemen Hasten Da/Ongi Etorri Errefuxiatuak (LGEA/OEE).

12.30-13.30. Zeharkako Elkarrizketak. Moderatzailea: SARA NICHOLSON. Gernikatik Mundurako koordinatzailea.

13:30 – 14:30 . “Bisita bat Arma Museora”. IBAN ZALDUA + MICE. Irakurraldia + musika.

Doako sarrera izen-emate orriaren bidez.
organizador jornadas antimilitaristas de gernika
Info
Kategoria:
Lekua: Gernika-Lumo
Date: 20 November, 2020
Duration: 1 Day
Fecha: 2020ko azaroaren 20an
Lugar: Gernika-Lumo
Titulo: Stop Killer Robots