Gernika-Lumoko hiri-eremua Memoria Demokratikoaren Leku izendatzea

Gernika-lumo, lugar de memoria democrática

Gernika-Lumoko hiri-eremua “Memoria demokratikorako lekua” izendatu dute, balio demokratikoak berreskuratzeko eta sakontzeko borrokaren balioak irudikatzen dituelako.

Honako ondasun hauek «Gernikako Bonbardaketaren Ibilbidea» oroimen-lekuaren zati dira, hiri-espazio gisa:
1. Gernika-Lumoko Batzar Etxea
2.Bonbardaketan hildakoak oroitzeko hilarria (Jesus Aldama, 1987).
3. Airetik babesteko babeslekuak.
4.Europako Herrien parkea.
5.Hiri-eskulturak Gernikan.
6.Bakearen museoa, Gernika 1937.
7.Bakearen aldeko ikerketa zentroa, Gernika Gogoratuz.
8.Gernikako gerrako presoen ospitale militarra.
9.Gernikako bonbardaketaren biktimen aldeko mausoleoa.

Horrela, Gernika erresistentziaren, bakearen eta gerraren izugarrikerien aurrean biztanleria zibilaren defentsaren ikono unibertsaltzat hartzen da, eta 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketaren biktimei omenaldia egiten zaie. Bonbardaketa hori Alemaniako Kondor Legioak eta Italiako Aviazione Legionariak egin zuten, Gerra Zibilean matxinatuen alde.

Erabakia, 2024ko martxoaren 13koa, Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzarena.
Declaración Lugar de Memoria Democrática
Gernikagogoratuz logo

Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.