Alienum phaedrum torquatos nec eu, vis detraxit periculis ex, nihil expetendis in mei. Mei an pericula euripidis, hinc partem.
 

Albisteak

llamamiento Cabo Delgado (Mozambique)

MILITARIZAZIOA ETA ERASOAK AREAGOTZEN ARI DIREN HONETAN, ELKARTASUNA ETA KONPROMISOA CABO DELGADOREKIN (MOZAMBIKE)

Gernika Gogoratuzetik, Gatazka egoeran dauden Lurraldeak: Cabo Delgado (Mozambike) proiektuaren bidez, zonaldearen egungo egoera jasotzen duen dokumentala ezagutarazi nahi dugu. Ekintza hau apirilean hasi genuen sinadura bilketaren parte bat da.

150 erakunde eta pertsona baino gehiagok sinatu dugu “Militarizazioa eta erasoak areagotzen ari diren honetan, elkartasuna eta konpromisoa Cabo Delgadorekin (Mozambike)” deialdia.

Amnistia Internacional”, “Amigxs de la Tierra” eta “Justicia Ambiental” bezalako gizarte erakundeek nazioz gaindiko enpresek baliabideak ustiatzearekin lotutako giza eskubideen salaketa berriak ere biltzen dituzte.

Partekatu bideo hau eta hurbilago egongo gara iritzi publikoa kontzientziatu dadin Cabo Delgadok gure babesa behar duela.