Alienum phaedrum torquatos nec eu, vis detraxit periculis ex, nihil expetendis in mei. Mei an pericula euripidis, hinc partem.
 

Albisteak

suaminetik bakera

SUAMINETIK BAKERA IKUS-ENTZUNEZKOAREN EMANALDIA

suaminetik debate

Ezkerretik eskuinera: Naia Egiluz, Aitor Monje, Jon Maia, María Jauregi, Iñaki Peña , Koldo R. Bengoa.

Otsailaren 25ean 40 pertsona inguru hurbildu ziren Gernikako Lizeo Antzokira S(u/a)minetik bakera ikus-entzunezko lan proposamen eszenikoa ikustera.

Pieza audiobisual honen abiapuntua Batallón Vasco Español-ek eraildako Iñaki Etxaberen alaba (Olatz Etxabe) eta ETAk eraildako Isaias Carrascoren alaba (Sandra Carrasco) ziren. Emanaldian bi emakume arrasatear hauen testigantzak entzuteko aukera izan genuen.

Gernika Gogoratuzek Gernika-Lumoko Kultur Etxearekin elkarlanean antolatutako ekitaldi honetan, elkarbizitza eta bake eraikuntzarekin konpromiso handia duten bi goi-mailako gonbidatuak egon ziren: Maria Jauregi, ETAk erail zuen Juan Mari Jaureguiren alaba eta Jon Maia bertsolaria. Biek ikus-entzunezkoaren emanaldia eta gero, Lizeoan bildutako jendearekin gogoetarako eta eztabaidarako solasaldia partekatu zuten.