Albisteak

ALC

TRANTSIZIO SOZIOEKOLOGIKO PROZESUEN ZERBITZURA DAGOEN ENTZUTE KOMUNITARIOA’ MINTEGIA

Gernika Gogoratuz Ekoetxea Urdaibain abenduaren 2an egin den “Entzute komunitarioa trantsizio sozioekologikoko prozesuen zerbitzura” mintegian parte hartzen ari da. Agirre Lehendakaria Centerrek antolatu du, Columbia Universityko AC4rekin elkarlanean.

Gobernantza-sistema eta prozesu parte-hartzaile, naturaren eskubide, hiri-plangintza, arkitektura, arte eta turismo alorretako nazioarteko adituen parte-hartzearekin batera, topaketak tokiko ordezkariak eta komunitateko kide ezberdinak bildu ditu eskualdean Guggenheim Bilbao museoa hedatzeko aukerari buruzko entzute-prozesuaren metodologia eta emaitzak kontrastatu eta aberasteko helburuarekin.