Alienum phaedrum torquatos nec eu, vis detraxit periculis ex, nihil expetendis in mei. Mei an pericula euripidis, hinc partem.
 

Albisteak

GERNIKAKO KULTURA ETA BAKEAREN XXIX. JARDUNALDIAK

2019ko apirilaren 11tik 13ra, Gernika-Lumon.

Gernika bonbardaketaren 82. urteurrenean, Gernika Gogoratuz elkarteak elkarrizketarako eremu bat ireki du, lurralde eta komunitateetan aldaketa klimatikoak, globalizazioak eta kapitalismo neoliberalak dituzten eraginak aztertu eta horietan sakontzeko. Azterketa lan horiek tokiko zein mundu mailako ikuspegia eskatzen dute, ikuspuntu kritiko eta emantzipaziozkoak, planetan bizitzeko aukera iraunkorrak lortzera bideratutako sareak sortzeko.